Adingabe bat atxilotu dute Itsasondon, beste bat larri zauritu duelako
Adingabe batek beste adingabe bat arma zuriz larri zauritu zuen atzo 18:30ak aldera Itsasondoko Kale Nagusian.
Atzo 18:30ak bueltan, Itsasondoko Kale Nagusian, arma zuriz egindako lesio larrien delitu batengatik adingabeko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. “Biktima eta erasotzailea adin gabekoak dira. Zauritua ospitalean dago ingresatuta”.