Ados eta Olaldekoen pilota partida, Gurean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/09/zeraingo_pilota_eskola.jpg)
Ados pilota eta Antzuolako Olalde Euskal kirolak taldeetako nesken pilota partida jokatuko dute bihar, Zerainen. Partida Gipuzkoako txapelketaren baitakoa izango da. Gurea pilotalekuan jokatuko dute, 18:30ean hasita. Adosek pilota eskola jarri zuen martxan iaz Zerainen, eta Gipuzkoa osoko neskak hartzen ditu bere baitan.