Azpillakoen dantza emanaldia, bihar arratsaldean
Segurako Azpilla dantza elkarteko helduen taldea, artxiboko irudian.Aimar Maiz Ikasturteari hasiera emateko dantza emanaldia eskainiko du bihar arratsaldean Segurako Azpilla dantza elkarteak. Emanaldia herriko plazan izango da 19:30etik aurrera, eta elkartetik herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita. Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia Baratze pilotalekuan egingo dute.













