Barandiaranen etxea ikusi ahalko da, igandean
Antropologoaren bizitza eta bizilekua ezagutzeko txango gidatua antolatu du Parketxeak.
Joxe Migel Barandiaranen Sara etxeko liburutegiaren irudia. // ARGAZKIA: Aimar Maiz Ataungo Barandiaran Museoak bisita gidatua antolatu du, igande honetarako Joxe Migel Barandiaranen Sara etxea eta haren langela ikusteko. 11:00etan museoan hasiko da txangoa, bi ordukoa. Antropologoari buruzko sarrera bat jaso, eta oinez joango dira Sara etxera. 14 urtetik gorakoentzat da (6 euro), aurrez izena emanda.

Joxe Migel Barandiaranen Sara etxeko liburutegia. / Aimar Maiz













