Euskara ikastaroa emango dute aurten ere Gabirian
Izena irailaren 27ra arte eman daiteke.
Gabirian, herrian bertan euskara ikastaroak emateko deialdia egin du udalak, Uemarekin elkarlanean. Behar beste jende biltzen bada, behe, erdiko eta goiko mailetan antolatuko lirateke taldeak. Izena emateko epea irailaren 27ra arte da, udaletxean. Udalak diruz lagunduko ditu ikastaro hartzaileak.