Ezkiaga auzoko lanen emaitza ezagutzen izan da Mikel Jauregi sailburua
URA agentziaren kalkuluen arabera, amaitu berri den uholdeen aurkako defentsak urtean, "bataz beste, 900.000 euroko kalteak gutxituko ditu aurrerantzean".
Uraren Euskal Agentziak Oria ibaia uholdeetatik babesteko lanak amaitu ditu Beasaingo Ezkiaga auzoan, ibaiaren 300 metrotan zehar, CAFen parean dagoen ibai tartean. Oria ibaiaren ibilguaren gaineko bi zubi eraitsi eta ordezkatu dituzte, ibilguaren eta Jose Migel Iturrioz kalearen arteko lau eraikin eraitsi dituzte, eta ibilguaren ezkerreko ertza atzeratu dute.
Obraren emaitza bertatik bertara ikusten izan dira gaur goizean, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu eta URAko presidentea dena, Beasaingo alkate Leire Artola eta CAFeko kontseilari ordezkaria Javier Martinez Ojinaga, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Josu Bilbao, eta URAko zuzendari nagusi Antonio Aiz.
Mikel Jauregik adierazi duenez, “7,8 milioi euroko inbertsio publikoari esker, Beasainen uholdeak eragin ditzakeen kalteen % 70 murriztu ahal izan da”. URA agentziaren kalkuluen arabera, amaitu berri den uholdeen aurkako defentsak urtean, “bataz beste, 900.000 euroko kalteak gutxituko ditu aurrerantzean”