Kirolak eta yoga egiteko ikastaroen deialdia atera dute Ataunen
Lau ikastaroren eskaintza prestatu dute. Izena emateko epea irailaren 23ra arte dago.
Lau kirol ikastaro antolatu ditu Ataungo Udalak, urritik ekainera bitarterako. Adinekoen ariketa, Pilatesa, zunba eta yoga egin ahalko dira. Izena irailaren 23rako eman behar da. Gutxienez zortzi lagunek eman behar dute izena, talde hori sor dadin eta ikastaroa abia dadin.
2024-2025eko ikastaroen ordutegiak eta lekuak:
- Adinekoen ikastaro pertsonalizatua. Urritik ekainera. Asteazkenetan, 09:30etik 10:30era. Herri Antzokian. Prezioa: 50 euro.
- Pilatesa. Urritik ekainera. Asteartea 09:15-10:45 edo 18:00-19:30 San Martinen, edo ostegunean 09:30-11:00 San Gregorion. Prezioa: 230 euro.
- Zunba. Urritik ekainera. Astelehenetan 19:00etatik 20:00etara, San Gregorion. Prezioa: 220 euro.
- Yoga. Urriaren 7an hasiko da. Astelehenetan, 17:30-18:45 edo 19:00-20:15. Udaletxeko areto nagusian. Izen-ematea: 635 72 17 36.
Izena emateko: https://labur.eus/kirolikastaroakataun
Epea: irailaren 23ra arte.