‘Sanmigeletako’ afarirako txartelak salgai
Txartelak zenbakituta salduko dituzte eta on line erosi beharko dira Ormaiztegi App-aren bitartez. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 24a izango da.
San Migel eguneko herri afarirako txartelak salgai daude jada. Herri afaria irailaren 28an egingo da 21:00etan. Iaz bezala, aurten ere txartelak on line erosi beharko dira Ormaiztegi App-aren bitartez. Txartelak zenbakituta salduko dituzte; irailaren 24ko 20:55era arte. Txartel bakoitzak 4,5 euro balio du, sarrerako odolkia eta txorizoa, edaria, eserlekua eta kantu liburuxka barne.
Txartelak erosteko eman beharreko pausoak ondorengoak dira:
- 1.- Erabaki zenbat txartel erosi
- 2.- Deskargatu mugikorrera Ormaiztegi App
- 3.- Barruan, klik egin ‘San Migeletako herri afaria’ dioen botoian
- 4.- Txartelak erosi
- 5.- Afari egunean eskura izan jasotako pdf-a, arazoak ekiditeko.