Ijittoaren igoerarekin agurra Itsasondoko jaiei
Datorren urtera arte agurtu dituzte jaiak Itsasondon, ijittoaren igoerarekin. Giro bikainean pasa dituzte jaiak.
Itsasondon jaietan murgildu dira asteburuan zehar. Ostegunean hasi eta igandera arte jaiak hartu du herria. Jende ugari ibili da egun hauetan bertan, nahiz eta <<eguraldiak ez duen lagundu>>. Umorea eta musika ez dira falta izan jaietan baina gaurkoan agur esan behar izan diete iada aurtengo jaiei. Hala ere, <<egun bikainak>> izan direla diote eta <<herritarren artean giro ederra>> izan dutela.
Ijittoaren igoerarekin eman diete amaiera aurtengo jaiei baina ondoren, festarako azken unea aprobetxatu dute, sagardo dastaketarekin. Beraz, ijittoa igota eta azken sagardo tragoekin eman diete amaiera aurtengoei baina <<datorren aurtekoetarako prest>> daude iada.