Irizarren ie tram ibilgailuak Madrilgo 'Muevete Verde' saria jaso du
Garraioen deskarbonizazio sailean jaso du errekonozimendua. Madrilgo Garraioen Enpresak eta udalak sustatutako saria da.
Irizar e-mobilityk Madrilgo Udalak eta Madrilgo Garraioen Enpresak sustatutako Muevete Verde saria eskuratu du Garraioen deskarbonizazio sailean. Sari banaketa ekitaldia pasa den ostiralean egin zen Espainiako hiriburuan eta Irizar taldeko Iñigo Azconak, Espainia eta Portugalgo Irizar e-mobility-ko zuzendari komertzialak jaso zuen saria.
Muevete Verde sarien 18. aldia izan da aurtengoa eta mugikortasun jasangarriaren testuinguruan egiten diren ekimen berritzaileak identifikatzea, ezagutzera ematea eta errekonozitzea da sariketaren helburu nagusia.
Irizarren ie tram autobusak jaso du saria zehazkiago. Ie tram ibilgailua %100ean elektrikoa da eta diseinu berritzaileduna, Madrilgo Bus Rapid autobus zerbitzuan erabiltzen dutena. Azconak Madrilgo Udalari eta Garraioen Enpresari eskerrak eman zizkien sariagatik ostiraleko ekitaldian: “Oso harro gaude Madrilen aurrera eramaten ari zareten eraldakuntza teknologiko eta deskarbonizazioaren prozesu honetan bidelagun izateaz”, esan du.