Larunbatean emango diote hasiera ikasturteari Bele Gazte gaztelekuan
Merienda egingo dute 17:00etan eta urte amaierara arteko programazioa guztien artean osatuko dute gero. Zegamako gaztelekuak 12 eta 18 urte arteko gazteei eskaintzen die zerbitzua.
Ikasturte berria hastera doala eta, Zegamako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak herriko gaztelekua ezagutzera eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu herriko nerabeak. Zegamako Bele Gazte Gaztelekuak “12 eta 18 urte bitarteko gazteei ematen die aukera beraien aisialdiaz gozatzeko, lagunekin egoteko eta euskaraz, modu aktiboan parte hartzeko”.
Zegamako Gaztelekua “nerabeen beharrei egokitutako” gune bat da, aisialdiaren bitartez eta hezitzaileen laguntzarekin, “gozatzeko eta garatzeko” lekua. Bele Gazte Gaztelekuan “nerabeak dira protagonista”. Urte guztiko ekintzen programa kide guztien proposamenekin osatzen dute eta nerabeen iritzia “funtsezkoa da” beraien gustuko ekintzekin gozatzeko.
Aurtengo ikasturte berriari, datorren larunbatean, irailak 28 emango diote hasiera. Merienda egingio dute 17:00etan eta urria eta abendua bitarteko ekintzen programazioa osatuko dituzte guztien artean. Ordutegiari dagokionean, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 16:30etatik 20:30etara egongo da irekita uztailera bitartean.