‘Ondo ibili, ondo izan’ bueltan da
Ostegunean 10:00etan abiatuko da ibilaldia, Gernikako pasealekutik.
Zapatilak jantzi eta ariketa fisikoa egiteko gonbita egin du Udalak. Ondo ibili, ondo izan ekimena bueltan da. Ikasturte berriari hasiera emateko elkartu dira udaleko eta ekimenean parte hartzen duten eragileen ordezkariak (Beasaingo Udala, Nagusilan, Urbiberri, Asmube, Osakidetza eta Aita Menni), eta Leire Artola alkateak gogorarazi duenez, «osasun fisikoa bakarrik ez, hain garrantzitsua den osasun psikologikoarentzat ere onuragarria da ibilaldietan parte hartzea, ariketa fisikoa egiteaz gain, harreman sozialak ere egiten direlako». Ekimenean parte hartzen gainontzeko eragileek ere nabarmendu nahi izan dute hori herritarrak parte hartzera animatzeko.
Gernika pasealekutik abiatuta, ordu eta erdiko ibilaldia egin ohi dute, eta eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian ariketa desberdinak egiten dituzte. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa izena ematea, ostegunean 10:00etan Erauskin plazara inguratu baino ez da egin behar. Ariketaren ondoren, Urbiberri gizarte zentroan mokadutxo bat janez ematen diote amaiera.