Saguzarrak behatzeko jarduera, larunbat honetan Anduetzan
Iluntzeko 19:30ean emango diote hasiera txangoari. Aurretik, Lander Olasagasti adituak hainbat azalpen emango ditu. Aurrez izena ematea komeni da.

Larunbat honetan, irailak 28 saguzarrak ezagutzeko jardueraz gozatzeko aukera izango da Anduetza parketxean, 19:30eatik aurrera, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko ingurunean.
Saguzarrak: ugaztun hegalari harrigarriak izenburupean antolatu dute larunbateko jarduera. Anduetza parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Lander Olasagasti adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak eta bitxikeriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animalia hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute.
- Elkargune-puntua: Anduetza Parketxea
- Ordua: 19:30ean
- Prezioa: 6€ pertsonako (12 urtetik beherakoak 4€)
- Izen -ematea: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Informazio gehiago eta erreserbak:
- 943 80 21 87 / 688 62 36 09
- anduetza@gipuzkoanatura.eus