Ataungo jubilatuen bazkaria eta omenak larunbatean dira
Ataungo Jubilatuen Eguna, 2023. Irailaren 24an. 80 urte bete dituztenei omenaldia egin zitenenAtaungo Udala Atsedentoki elkarteak larunbaterako antolatu du Ataungo Jubilatuen Eguna. Aia auzoan ospatuko dute. 12:00etan meza, 12:30ean mokadua Haitzarri elkartean, eta 13:30ean bazkaria leku berean izango dira. Aurten 80 urte bete edo beteko dituztenak (1944an jaioak) omenduko dituzte. Bertsotan Eneko Araiztegi eta Iker Zubeldia izango dira, trikiti-panderoak jotzen Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin. Autobusa 11:30ean da. Irailaren 27ko paperezko egunkarian jarritako informazioa ez da zuzena.













