‘Auzolangiltza’ dokumentala emango dute bihar Gabirian
Iker Iriartek eta Pablo Dendaluzek auzolanaren kulturaz, etnologiaz eta eraberritzeaz ekoitzitako Auzolangiltza dokumentalaren emanaldia izango da, bihar, Gabirian. Maiatzaren 3an atzeratutakoa da, Kulturaldian iragarri zutena. Kultur etxean, 18:30ean hasiko da, eta Iriarte egilea bertan izango da, ondoren solasaldia egiteko.