Baretxu mendi martxa sortu dute
Beasaingo landa eremua eta mendiak ezagutzeko 23 kilometroko ibilaldia izango da. Urriaren 19an izango da eta izen-ematea aurrez egitea gomendatu dute antolatzaileek.
Arrano Kultura aisialdirako eskaintza berri batekin dator, Beasain biziberritzeko ahaleginean. Baretxu Mendi Martxa antolatu du, lehenengo aldiz. Datorren urriaren 19an, larunbata, izango da. Beasain inguruko parajeak, landa eremua eta mendiak ezagutzeko aukera bikaina izango da.
Publiko guztientzat irekia da ekintza hau, mendi ibilaldiak egitea gustuko izatea eta inguruko altxorrak ezagutzeko gogoa izatea baino ez dira behar.
Ezkiaga pilotalekutik abiatuko dira partaideak, goizeko 08:30ean, eta 23 kilometroko ibilaldia osatuko dute. Zormendi, Mallutz, Eizeta, Murutxiki, Arrapaitz, Murumendi, Atxipimendi, Pagorriaga, Kobazuloa, Mariren koba eta Usurbe igaroko dituzte. Murumendi izango da tontorrik garaiena, 868 metro, beraz, ez du zailtasun handiegirik izango. 1.200 metroko desnibel positiboa izango da denera. Ibilbidean zehar jana eta edanarekin lau gune ipi niko ditu antolakuntzak.
Eman izena
Parte hartzeko izena eman behar da, herrikrosa.eus webgunean, urriaren 6a baino lehen, 10 euroren truke. Ibilaldiaren egunean ere posible izango da izena ematea (07:30ean), 15 euroren truke.