EDITORIALA. Eta azken urteurrena bada?
Ezinbestekoa da irakurle izatetik harpidedun izatera jauzi egitea. Zure laguntza ezinbestekoa da proiektuari eusteko. Hitzakide digitala egiteak urtean 50 euroko kostua du, eta kenkariak ditu errenta aitorpenean. Era berean, esan, 20 urte bete baldin baditugu, harpidedunen babesagatik izan dela. Eskerrik asko, bihotzez.
GOIERRIKO HITZAk 20 urte egingo ditu. Urruti geltzen da 2004ko urriaren 5a, lehen alea atera zen egun hura; zenbat albiste, zenbat elkarrizketa, zenbat goierritar atera ote dira urteotan eskualdeko euskarazko egunkarian. Hizkuntzaren normalizazioan eragiteko eta informatuta egoteko eskubidea bermatzeko sortu zen, eta helburuak berak dira oraindik.
Erronka ez da makala. Azken bi hamarkadetan globalizazioak aurrera egin du, hizkuntza hegemonikoen mesedetan eta euskararen kaltetan. Gure hizkuntzarekiko oldarraldia goraldian da eta arduradun politikoak epelkeriatan dabiltza. Gainera, garai berrietara eguneratzeko behar diren baliabideak eta indarra ere ez daukagu soberan.
Ezinbestekoa da irakurle izatetik harpidedun izatera jauzi egitea. Zure laguntza ezinbestekoa da proiektuari eusteko. Hitzakide digitala egiteak urtean 50 euroko kostua du, eta kenkariak ditu errenta aitorpenean. Era berean, esan, 20 urte bete baldin baditugu, harpidedunen babesagatik izan dela. Eskerrik asko, bihotzez.
Diruz laguntzen gaituzten udalen eta erakunde publikoren zein pribaturen eta iragarleren ekarpenik gabe ere ez ginateke honaino iritsiko. Garai berrietara eguneratzeko unea den honetan, apustua biderkatzeko momentua da. Gizarte informatu, kritiko eta euskaldun bat nahi baldin badugu, orain erein behar dugu.
Lankide, irakurle, harpidedun, iragarle, administrazioa… denak batera arraun eginez gero, ziur urteurren gehiago ere ospatuko ditugula.
Kerman Garralda Zubimendi. GOIERRIKO HITZAren zuzendaria
Miren Sudupe Goikoetxea. GOIERRIKO HITZAren kudeatzailea