Gabirian 40 lagunek eskatu dute Zumarragako Osasun Zentroko EAG berrirekitzea
Euri jasa mardulan azpian, lehenbiziko aldiz egin dute aldarrikapena.
Gabiriako plazan 40 bat lagun elkartu ziren, atzo arratsaldean, udalerriari dagokion Zumarragako Osasun Zentroko EAG Etengabeko Arreta Gunea asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan berriro ireki dezaten eskatzeko. Zumarraga aldetik joandakoez gain, gabiriarrak batu ziren herri horretan lehenbiziko aldiz egin den protesta-agerraldira. Herriko plazan, euri jasa handiaren azpian, aterkipean edo udaletxeko teilatupean babestuta, osasungintzako zerbitzu horren aldarrikapena egin dute.