Lazkaoko Beneditarren Artxiboa ikus daiteke ondare jardunaldietan
Bi bisita gidatu antolatu dituzte, aste honetarako. Bihar, ostirala, 18:30etik 20:00etara gaztelaniaz emango dituzte azalpenak; larunbatean, 11:30etik 13:00etara, berriz, euskaraz.

Herrikako hitzarmenen abaroan antolatu dituzten bisitez gain, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren artxibo historikoa ikusteko beste modu bat ere izango da, aste honetan, kasu honetan biztanleria osoari zabaldua. Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Artxiboak, beste urte batzuetan egin duen bezala.
Bi bisita gidatu antolatu dituzte, aste honetarako. Bihar, ostirala, 18:30etik 20:00etara gaztelaniaz emango dituzte azalpenak; larunbatean, 11:30etik 13:00etara, berriz, euskaraz. Tokiak kontatuak direnez, izena eman behar dute joan nahi dutenek (943 88 87 81 edo lab@lbf.eus). Edonor joan daiteke.
Ondare jardunaldietako bi ekimen horietan, Lazkaoko Beneditarren Artxiboan dauden funtsen joan-etorria erakutsiko dute, batik bat: nola iritsi diren bertara, zein bidetatik iristen zaizkien funts berriak, nork bilduak eta ekarriak diren… Hain zuzen, horrek ondarea aberasten nola lagundu duen erakustea da helburu nagusia.
Herrikako txandetan ez da etenaldirik izango, ordea. Zegamako herritarrek izango dute artxiboa ikusteko bisita, gaur; bigarren txanda urriaren 11n dute. Legorretarrak, urriaren 10ean joango dira.