Euskara ikastaroen laguntzak emango dituzte Olaberrian
Eskaerak urriaren 31ra arte aurkeztu behar dira, udaletxean.

2023-2024 ikasturtean euskara ikastaroren bat egin zuten olaberritarrek diru laguntza eskatzeko epea ireki du Olaberriko Udalak. Barnetegietan, ikastaro trinkoetan, euskaltegietako bestelako ikastaroetan eta auto-ikaskuntzakoetan ikasi dutenek eska dezakete, baita UEU Udako Euskal Unibertsitatean parte hartu zutenek ere. Urriaren 31 arte dago eskaerak aurkezteko epea.

Euskara ikastaro bat Lazkaon, iaz.