HARPIDEEK ESANA. «Herri txikietako berriak jakitea gustatzen zait»
Kale Txiki taberna-jatetxean hartzen du egunkaria Telleriak. «Goierritarra zen lehen, eta Hitza sortu zenetik gara harpide. Guk egunero irakurtzen dugu, eta tabernara etortzen diren bezeroek ere bai». Ostalariari «neurriko» egunkaria iruditzen zaio, eta argi du zer duen gustukoen. «Herrietako berriak jakitea, batez ere herri txikietakoak». Goierritarrak proiektua babestera animatu ditu. «Ez da horrenbeste diru».