Zaldibiako Gaztelekua gaur aurkeztuko diete erabiltzaileen gurasoei
Apirilean zabaldu zuten zerbitzua, eta aurreneko ikasturte osoari aurki ekingo diote.
Zaldibian DBH1etik DBH4rako adinean dauden nerabeei aisialdi zerbitzua emango dien Gaztelekuak aurki hasiko du ikasturtea. Apirilean zabaldu zuten, eta lehenbiziko aurkezpena orduan egin bazuten ere, gaur beste bat antolatu dute, 2024-2025 ikasturteari begira. Orduan joaterik izan ez zuten gurasoentzat edo erabiltzaile multzoan orain sartu diren nerabeen gurasoentzat egingo dute gaurko aurkezpena, 18:00etan, Kimueneko Gereziondo gelan. Helburuak, proiektua eta aurrera begirako asmoak azalduko dizkiete.