Zaldibiako Goizane eraikinean eguzki-plakak jarriko ditu udalak
Eskaintzak aurkezteko epea zabaldu dute.
Zaldibiako agroaldean dagoen Goizane eraikinaren teilatuan 40 kWp-ko potentziako eguzki-plaken instalazioa jartzeko asmoa dauka udalak. Autokontsumorako erabiliko litzateke. Instalakuntzaren eta legeztatzeko izapideak egiteko lanen esleipen deialdia atera du orain. Eskaintzak urriaren 22ra arte jasoko dituzte.