‘212 mountains’, Mendi Festibala hasteko
Usurbe Antzokian izango da emanaldi-hitzaldia, gaur, 19:30etik aurrera.
212 Mountains ikus-entzunezkoarekin hasiko da gaur Beasaingo Mendi Festibalaren 17. edizioa, Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek antolatuta. Filmak Xabier Zarranz mendi korrikalaria du protagonista. Izan ere, 20 urte goi mailan aritu ondoren, barañaindarrak erabaki zuen Euskal Selekzioa eta eliteko txapelketak uztea, baina urte horretan bertan Espainia mailako bi ultra-trail garrantzitsu irabazi zituen: Aneto-Posets (105 km) eta Canfranc-Canfranc (100 km). Hala, garaipen horiek ordura arte izandako ibilbideaz eta etorkizunaz hausnartzeko aitzakia eskaini zioten, Pirinioetako 212 gailur korrika zeharkatzen zituen bitartean. Hain zuzen ere, hausnarketa-bidaia hori jaso du Luis Arrieta zuzendariak.
Donnay anaiak
Aurtengo bost emanaldietatik bigarrena, bihar izango da. Sokak egin gaitu anai ikus-entzunezkoa izango da. Donnay anaiek beraien eskalada proiektuaren bilakaera azalduko dute bertan.
Usurbe Antzokian izango dira emanaldi-hitzaldiak, 19:30ean hasita. Hurrengo saioak, datorren astetik aurrera izango dira.