HARPIDEEK ESANA. «Bertakoa, eta euskaraz, bultzatu behar dugu. Ez nuke nahi HITZA desagertzea»
2004ko urriaren 12tik da harpideduna Arrieta. «Nik uste dudalako bertako hedabidea, eta euskaraz, lagundu eta bultzatu beharra daukagula, ez nuke nahi desagertzea. Etxera iristen zitzaidan garai batean, eta egun tailerrean jasotzen dut. Han bertan, behintzat, orokorreko begiratu bat jotzea gustatzen zait. Ondoko herrietako informazioa izatea gustatzen zait gehien: festak, kirola, kultura… Informatzeko modu bat da».