Elikagaiak protagonista dituen antzezlana, bihar Zerainen
Elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantziaz ohartarazteko Eneko eta Ixabel bertako elikagaien bila izeneko antzezlana izango da bihar arratsaldean, 18:00etan Zeraingo elizako arkupeetan. Eneko eta Ixabel. Goi mailako produktuen lurraldean komikian oinarritutako antzezlana da.
Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egingo dute topo.
Gai izango ote dira Eneko eta Ixabel Kapiren erronkak gainditu eta eskolako lana garaiz amaitzeko?