Eskola Txikien festarako arropa salgai, azokan

Bigarren eskuko merkatua antolatuko dute berriz, Ezkion igande honetan, 11:00etatik 15:00etara Topa ostatuaren inguruan. Ekimenaren bosgarren aldia izango da. Herritarrek jarriko dituzten salgaiez gain, datorren urteko Eskola Txikien festarako arropa erosteko aukera ere egongo da azokan.