Herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi dute egutegia

Datorren urteko egutegia osatzeko, herritarrek Ormaiztegin bertan aterako argazkiak bilduko ditu aurten udalak. Argazkiak Wetransfer bidez bidali beharko dira —horizontalak eta bereizmen handian— kultura@ormaiztegi.eus helbidera urriaren 31 baino lehen. Herritar bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu. Parte hartzaileen artean otar bat zozketatuko da.