Ikatzak banatu ditu argazki lehiaketetako sariak
Estatu mailako Legazpi Hiria argazki lehiaketa Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du, eta Batis Goikoetxearen omenezko argazki rallya, Manu Barreirok helduen atalean, eta Leire Martinek gazteenean. Legazpi Hiriko argazki erakusketa dago ikusgai, ostiralera arte.
Ikatza argazkilari elkarteak urtean egiten dituen bi lehiaketen sariak banatzeko ekitaldia egin zuen joan den ostiralean, urriak 11, Kultur Etxeko areto nagusian. Ekitaldia hasi aurretik, Batis Goikoetxearen omenezko argazki rallyra aurkeztutako lanen proiekzioa egin zuen, eta sariak banatu ondoren, Legazpi Hiria estatu mailako lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketarekin osatutako erakusketa ireki zuen. Erakustea Kultur Etxean bertan egongo da ikusgai, hilaren 18ra arte. Ikatzaren ekitaldian Eric Galvez alkatea eta Miryam Galilea kultura arloko zinegotzia izan ziren.
Argazki rallya irailaren 15ean jokatu zen, eta 58 helduk eta 10 gaztek parte hartu zuten, honako gai hauen inguruko argazkiak eginez: urrezko proportzioa, aurkakoak, diagonalak, irribarreak eta bizikletak. Helduen arteko irabazlea Manu Barreiro izan zen, Gorka Gomez bigarena eta Jose Miguel Romero hirugarrena; herriko saria Carlos Mediavillarentzat izan zen. Gazteen atalean Leire Martinek irabazi zuen lehen saria, Leire Gutierrezek bigarrena, eta Erika Vivaldok hirugarrena.
Legazpi Hiria estatu mailako argazki lehiaketan, berriz, 101 partaide izan dira, eta 298 lan aurkeztu dituzte. Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du lehen saria Spiritual rest lanarekin. Bigarrena Toni Barbany eta Dos ous lana izan dira, eta hirugarrena, Jose Reyes Belzunce Hombre de ciudad argazkiarekin. Heriko saria Gorka Gomezentzat izan da, Kortzu lanagatik.