Izan Iñurri elkartearen 'Hil arte bizi' dokumentalerako diru-bilketa kanpaina, azken txanpan
Minbiziak gaixotutako euskal emakumeen bizipenak kontatzen ditu ikuspegi "feminista, kolektibo eta eraldatzailetik". Sei egunetan bukatuko da ekarpena egiteko epea.
Izan Iñurri minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik lantzen duen euskal elkarte bat da. Horren harira, Hil arte bizi izeneko film dokumentala ekoitzi dute, eta haren kostuak finantzatu ahal izateko diru-bilketa kanpaina egiten ari dira. Sei egunetan bukatuko da ekarpena egiteko epea.
Minbiziak gaixotutako euskal emakumeen bizipenak kontatzen ditu dokumentalak ikuspegi “feminista, kolektibo eta eraldatzailetik”. Podcast, bakarrizketa eta bertso saioa, eta protesta ekintzen bidez, gaitz horren eraginen “ikuspegi bakarra” azaltzen dute, “elkar zaintzari, salaketari eta gizarte eraldaketari” aparteko tratua eskainiz.
Dokumentalak sei atal ditu, eta hainbat euskal emakumek azken bi urteotan bizitakoa kontatzen du.