Ander Deunaren jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa abian da
Iazko Ander Deunaren jaietako portada Jaume Gubianas ilustratzaile katalanak egindakoa izan zen.Ormaiztegiko Udala Ormaiztegiko Udalak Ander Deunaren jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa deitu du. Oinarriak udalaren web gunean daude ikusgai. Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira urriaren 31ko 14:30ak baino lehen. Argibide gehiagorako kultura@ormaiztegi.eus-era idatzi edo 688 657 455 zenbakira deitu daiteke.













