Beasaingo udazkeneko bertso saioa azaroaren 8an izango da
Usurbe antzokiko oholtzara herriko hiru bertsolari igoko dira: Maddi Aiestaran, June Aiestaran eta German Urteaga. Bertso lagun izango dituzte Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Sarrerak salgai daude.
Arrano Kulturak antolatutako udazkeneko bertso saioa azaroaren 8an izango da, 19:00etan hasita. Usurbe Antzokiko oholtzara, herriko hiru bertsolari igoko dira: Maddi Aiestaran, June Aiestaran eta German Urteaga. Bertso lagun izango dituzte Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaile, berriz, Maitane Legarreta arituko da.
Sarrerak salgai daude, 6 euroren truke.