Emakumeak ahalduntzeko ‘Eskuekin jardun’ sormen ikastaroak
Emakumeen prestakuntzarako, hausnarketarako eta elkarrekin egoteko espazio bat izango da. Lehenengo saioa urriaren 21ean izango da. Izen ematea zabalik dago.
Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak abiatuko dituzte, urriaren 21ean. Hamasei urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago egitasmo hau. Bederatzi saio izango dira denera, eta horietako bakoitzean dinamika desberdinak egingo dituzte sormenari hauspoa emanez. Marrazketa, eskultura, edo kearekin margotzea landuko dituzte, besteak beste. Emakumeen prestakuntzarako, hausnarketarako eta elkarrekin egoteko espazio bat izango da. Zorione Mendez izango da formatzailea.
Urriaren 21ean izango da lehenengo saioa, 18:00etatik 19:30era. Abenduaren 16ra arte, astelehenero egingo dituzte saioak, Urbieta zentroan.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Prezioa, 10 euro.