Ormaiztegiko Haurreskolan hainbat hobekuntza lan egin dituzte
25.704,03 euroko aurrekontua izan dute lanek, guztira. Eusko Jaurlaritzaren Erein programari esker, 12.852 euroko finantzaketa jaso da.
Ormaiztegiko haur eskola hobetzeko lanak amaitu dituzte. Lanok, 25.704,03 euroko aurrekontua izan dute guztira. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzetatik (EREIN programa) 12.852,02 euroko diru laguntza jaso dute obrek.
Egindako obrei esker, haur eskolako akaberak berritu eta berokuntza instalazioaren eraginkortasun energetikoa hobetzea lortu da. Horretarako, errekuntza-galdararen ordez aerotermia-sistema eraginkor bat ezarri da, eta zoruaren ordez zoladura biniliko autosostengatzailea jarri da.