Sagar motei buruz ariko dira Biziolan hiru ekoizle gaur
Aitor Elosegi (Oñatibitxiki, Gabiria), Eneko Solana (Hariztizabal, Itsaso) eta Haritz Eguren (Oiharte, Zerain) frutazainak gonbidatu dituzte.
Sagarrari buruzko ekitaldia antolatu du Biziola kooperatibak, gaurko, Lazkaoko dendan 18:00etan. Sagarren dastaketa eta barietate desberdinei buruzko informazio ematea izango da. Sagar motak, sagarrondoak eta sagardotarako sagarrak izango dituzte hizpide Goierriko hiru ekoizlek. Aitor Elosegi (Oñatibitxiki, Gabiria), Eneko Solana (Hariztizabal, Itsaso) eta Haritz Eguren (Oiharte, Zerain) frutazainak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da.