Bigarren eskuko azoka egin dute Ezkioko Santa Lutzi auzoan
Etxeko objetuei bigarren bizitza bat emateko ekimena Ezkioko Santa Lutzi auzoan, bigarren eskuko azokarekin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/mg_9796-1200x800.jpg)
Gaur goizean Ezkioko bizilagunak Santa Lutzi auzoan elkartu dira, haien etxeko objetu, arropa, jostailu, kuadro eta abarrak hartuta, izan ere, gaurkoan bigarren bizitza bat edo bigarren aukera bat eman nahi izan diete haien etxean nahi ez dituzten gauzei. Horretarako, bigarren eskuko azoka egin dute eta bertan, haien etxean iada tokirik ez duten objetuak hartuta etorri dira, haien bizilagunen interesekoak izan daitezkeelakoan.
Goiz eguzkitsua izan dute eta giro aparta, postuz postu ibili dira gerturatu direnak eta gertutasunez bizi izan dute azokako giroa. Horrez gain, Ezkio-Itsasoko eskola txikiaren aldeko arropa saltzen ere aritu dira, eskola txiki honi bultzada emate aldera.