Belaunaldien arteko Ttipi-Ttaparen ikasturteko lehen irteera
Gaur goizean egin dute Oin-Harriak jubilatu elkarteko kideek eta San Andres herri eskolako ikasleek elkarrekin ikasturteko lehendabiziko irteera.
Ormaiztegiko Oin-Harriak jubilatuen elkarteak, San Andres herri eskolarekin elkarlanean, ikasturte berri honetako Ttipi-Ttapa proiektuaren belaunaldiarteko lehen irteera egin du gaur goizean.
2023-24 ikasturtean hasitako lankidetza egitasmoak jarraipena izango du ikasturte honetan ere, zortzi txango bateraturekin. Hilean behin izango dira, gutxi gorabehera, eta aldi bakoitzean maila bateko eta besteko ikasleek hartuko dute parte.
Bestalde, Oin-Harriak elkarteak joan den urriaren 9an egin zuen Ttipi-Ttapako lehenengo irteera, eta hogei bat lagunek parte hartu zuten bertan. Gainontzeko herritarrei ere dei egin diete nahi izanez gero parte hartzeko. Ormaiztegiko Ttipi-Ttapa taldeak asteazkenero egiten du hitzordua 10:00etatik aurrera udaletxe aurreko plazan. Urrian hasten dute ikastaroa ekaina amaiera arte.