Emakumeen bertso saioa, ostiralean, Botikaxaharren
Oihana Iguaran, Maialen Akizu eta Miren Amuriza arituko dira bertsotan Seguran 'Hariz hari sorgindu hadi' izeneko saioan.

Hariz hari sorgindu hadi emakumeen bertso saioa antolatu dute ostiralerako Seguran. Oihana Iguaran Barandiaran, Maialen Akizu Bidegain eta Miren Amuriza Plaza arituko dira bertsotan, Botikaxaharren, 19:00etatik aurrera. Amaia Agirre Arrastoa izango da gai jartzailea. Ekimena urriko kultur agendaren barruan antolatu du Segurako Udalak, emakumeen lan isila aitortuz, erreferenteak sortzeko helburuarekin. Bertso saiorako sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, egunean bertan.