Goierritarrak izar mendizaleen galan
Euskal Mendizale Federazioak Joseba Iztueta eta Carlos Mediavilla saritu ditu. Mendeurren galan, Batis Maiz presidente ohiak intsignia jaso du.
Euskal Mendizale Federazioak ehun urte bete ditu aurten (1924-2024), eta ostiralean ospatu zuten Gasteizen, Europa jauregian egindako urteroko galari mendeurreneko izaera berezia emanda. Goierritar ukitua izan du, hiru goierritar nabarmendu baitzituzten, galako ekitaldi ugarien artean.
EMFren presidente kargua 1971tik izan dute bederatzi lagun omendu zituzten, tartean Batis Maiz Agirre legazpiarra. 1981etik 1984ra izan zen arduradun gorena. Guztiei intsignia bana eman zien Iturribero Mendi Taldeko presidente Leonardo Trejok: Zigor Egia, Batis Maiz, Arantza Jausoro, Txomin Uriarte, Alvaro Arregi, Joseba Ugalde, Jose Ramon Alonso, eta Antxon Bandres eta Paco Iriondo hilda direnez, haien izenean Mari Jose Lasak eta Idoia Iriondok jaso dute.
Mendi kazetaritza sariak
Bestetik, Federazioak argitaratzen duen Pyrenaica aldizkariaren 40. Mendi Artikuluen Lehiaketan lehenengo saria jaso du Joseba Iztueta gabiriarrak, Zanskar 2023 artikuluagatik. Aldi berean, Pyrenaica-ren 41. Mendi Argazkien Lehiaketako lehen saria Carlos Mediavilla urretxuarrak jaso du, Teneguía lanarekin.
Galan, gonbidatu bereziak Martin Zabaleta alpinista hernaniarra eta Passang Temba sherpa nepaldarra izan ziren, 1980ko Everesteko lehen igoerakoak.