Bote luze txapelketako finala Zumarragan jokatuko da
Euskadiko bote luze txapelketako finala Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan jokatuko da, larunbatean 12:30ean. Iparralde 1 eta Bizkaia 1 taldeek jokatuko dute. Bote luzea pilota jokoaren modalitate bat da, ezagutzen direnetatik zaharrena. Pilota bat eta espazio laukizuzen bat besterik ez da behar. Talde bakoitzak bost jokalari ditu: sakatzailea eta lau errestatzaileak.
Finala atzo aurkeztu zuten, Zumarragan. Mikel Serrano alkateak finala hartzea “ohorea” dela esan zuen eta herritarrak ikuskizunaz gozatzera animatu zituen. Jose Mari Mitxelenak, Euskadiko Pilota Federazioko diruzainak, beste toki batzuean ere bote luzean jokatzen dutela gogoratu zuen. Valentzian eta Herbeheretan, adibidez. Aitor Erauzkinek, Euskadiko Pilota Federazioko zuzendariak, aurten zazpi taldek hartu dutela aipatu zuen: Bizkaiko hiru, Gipuzkoako bi eta Iparraldeko hiru. “Lehia bizia izan da eta mundu guztia animatzen dut larunbat honetako finala ikustera. Ikuskizun handia izango da, inongo zalantzarik gabe”.