Kale-margotzaileen topaleku izan da Beasain
Sketchcrawl Euskal Herria taldearen deiari erantzunez, Euskal Herriko txoko desberdinetatik hamarnaka kale-margotzaile inguratu ziren Beasainera larunbatean. Argazkiak, albistean.
Sketchcrawl Euskal Herria taldearen deiari erantzunez, Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsi ziren kale-margotzaile Beasainera larunbatean. Nahiz eta eguraldia ez zuten lagun izan, aterpeetatik ere lan politak egin ahal izan zituzten euren koadernoetan.
Egun osoko topaketa izan zen. Goizean, Beasaingo udal eraikinaren 100. urteurrenaren aitzakian, marrazki bana eskaini zioten kale margolariek. Ondoren, Aterpe tabernan elkartu ziren, bertan dagoen erakusketaren bueltan pintatzeko. Aldaxka tabernan egin zuten bazkaltzeko etena. Arratsaldean, Igartza jauregira egin zuten bisitan margotzen jarraitu zuten. Topaketari amaiera eman zioten partaideen lanak ikusiz eta talde argazkia aterata.
Egunak eman zuenaren laburpena, argazkien bidez: