Lide Urrestarazu lehenengo, Malasiako Kailas Penang Skyrace lasterketan
Ioseba Eskudero idiazabaldarrak, berriz, bigarren egin du gizonezkoen sailkapenean.
Bi goierritarrek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte gaur Malaisiako lurretan. Lide Urrestarazu ordiziarra lehen postuan helmugaratu da gaur, Malaisiako Penang herrian jokatu den Kailas Penang Skyrace lasterketan. Gizonezkoen sailean, bigarren helmugaratu da Ioseba Eskudero idiazabaldarra. Merrell Skyrunner World Series txapelketaren baitako lasterketa da, 45 kilometro luze eta 3.800 metroko desnibelekoa. Biak ala biak, Euskal Herriko mendi federazioaren ordezkari izan dira Malaisian.