XVI. Mutiloako Txerri azoka arrakastatsua izan da
XVI.Mutiloako Txerri azokak jendetza elkartu du beste urte batez. Txerrikiak izan dira naugsi.
Goizeko 10etan ireki dute XVI.Mutiloako Txerri Azokari. Piztu dituzte suak eta txerri erretzeari ekin diote. Bestalde, txerrikiak salgai ere izan dituzte eta asko eta asko izan dira bertan erosi dutenak. Horrez gain, ez dira txerrikiak bakarrik izango, izan ere, jatorri ezberdinetako ekoizleak ere bertan izan dira, hasi barazkietatik, gozoetaraino edota artisau poduktuak. Txerri erakusketa ere izan dute eta odolki eta txorizo dastaketa ere ez da falta izan. Urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketan ere jende ugari ibili da eta etxeko txikienen neurrira ere ekartzen dute azoka mutiloarrek, buztinarekin eskulanak egiteko txokoa jartzen baitute. Bertan, hau asko ibili dira goizean zehar.
Familia-giroa eta lagunartea izan dira nagusi gaur goizean Mutiloan, autoz bete da herria eta jendez plaza zein frontoi ingurua.