Idiazabaldarrek esker onez agurtu dute Gure Zirkua
Larunbatean egin zuten azken saioa eta Idiazabalgo herriak esker oneko ekitaldia egin zuen.
Urria hasieran jarri zuen karpa Gure Zirkuak Idiazabalen eta larunbatean, azaroaren 2an egin zuten azken emanaldia. Idiazabalgo herriak esker ona adierazi nahi izan zion Gure Zirkuko lan taldeari azken emanaldian, «Idiazabala horrenbeste alaitasun, emozio, irribar eta itxaropen» eramateagatik.
Azken saioa amaituta, Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak eta Aimar Lizarazu zinegotziak esker oneko hitzak eskaini zizkieten Gure Zirkua posible egiten duten guztiei eta Irrifarra izeneko poema bat eman zieten opari. Amaitzeko, Axari dantza taldeko kideek aurreskua eskaini zieten. Taldeko argazkia atera zuten karpa jasotzen hasi aurretik.