Pasang Temba sherpa gonbidatuarekin itxiko dute Beasaingo Mendi Festibala
‘Everest 1980’ ikus-entzunezkoa izango da ikusgai, 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaleta hernaniarrak eta Tembak, Everest mendiko gailurra elkarrekin egin zuten eguna jasotzen duena.
Everest 1980 ikus-entzunezkoarekin itxiko dute Beasaingo Mendi Festibalaren 17. edizioa, asteazkenean, 19:30ean, Usurbe antzokian. Luxuzko gonbidatua izango da gainera; Pasang Temba sherpa izango baita bertan. Euskal mendizaletasunaren historian egun garrantzitsuenetako bat jasotzen du filmak, hain zuzen ere, 1980ko maiatzaren 14a Martin Zabaleta hernaniarrak eta Tembak, Everest mendiko gailurra elkarrekin egin zutenekoa. Arrastaka eta Aizkorri mendizale elkarteek antolatutako ekitaldia da.