Valentziako herriei elkartasuna adierazteko bilketa egingo dute Zegaman
Elikagai eta material bilketa egingo dute gaur eta bihar arratsaldean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/valentzia_diarioas.jpg)
Danak kaltetutako herriei elkartasuna adierazteko material bilketa egingo dute Zegaman gaur eta bihar. Udaletxeko arkupeetan jarriko dute bilketa gunea 16:00etatik 20:00etara. Behar diren gauzen artean ura, fardelak, toallatxo higienikoak, elikagai ez galkorrak, jaio berrientzako esnea, eskularruak, musukoak, palak eta erratzak zerrendatu dituzte, besteren artean.