Atez ate, Seguran
Europako Ondarearen Jardunaldietarako preseski sortutako jolasa da ‘Atez ate, Seguran barrena’. Herriko historia, artea eta ondarearen inguruko jakintza zabaltzea du helburu.
Europako Ondarearen Jardunaldien programaren baitan, Atez ate Seguran barrena ekitaldia izango da larunbat honetan, azaroak 9 eta datorrenean, azaroak 16. Galdera erantzunetan oinarritutako jolasa da Atez ate, Iosune Arrondo Segurako kultur teknikariak aurreratu duenez. Ekimenaren helburua «Segurako historia, artea eta ondarearen inguruko jakintza jolasaren bitartez» ezagutzera ematea da.
Ekimena 8 urtetik gorako edozein pertsonari dago zuzenduta eta aipatutako egunetan gauzatuko da Ardixaharran 17:00etatik 19:00etara, euskaraz eta gaztelaniaz. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da —4 euro— Segurako udaletxean bertan, 943 80 17 49 telefonora deituta edo turismoa@segura.eus helbidera mezu bat idatzita.