Gaintzan ostiralean ospatuko dute San Martin, afari batekin
Gaintzako Onbide elkarteak San Martin ospatzeko herri afari-merienda antolatu du, ostiralerako. Azaroaren 8an, 20:30ean elkartuko dira soziedadean. Hirugiharra, txorizoa eta gaztaina erreak jarriko dituzte. Helduek 10 euro eta 12 urte arteko haurrek 5 ordaindu behar dute. Izena emateko azkeneko eguna gaurkoa da.