Adrian Fajardo eta Laida Ojanguren, Olaberriko lehiaketan argazkigile onenak
Hiruna sari eman dituzte helduen eta gazteen mailetan.
Olaberriko argazki lehiaketa herrikoiaren sariak lehengo ostiralean banatu zituzten. Helduen mailan Adrian Fajardok irabazi du, bigarren Armando Aizkorbe eta hirugarren Iñigo Agirre geratu dira. Gaztetxoen mailan (18 urtez behekoak), Laida Ojangurenek jaso du lehen saria, Intza Ojangurenek bigarrena eta Paule Galparsorok hirugarrena.
Saritutako lanak, eta lehiaketara aurkeztu dituzten beste zenbait, 2025eko herriko egutegian argitaratuko ditu udalak.