Memoriaren egunagatik ekitaldiak egingo dituzte Goierrin
Beasainen, Zegaman eta Zumarragan egingo dituzte omenaldiak.
Memoriaren eguna da, azaroak 10, igandea. Hori dela eta, ekitaldi desberdinak izango dira Goierrin. Beasainen, Barandiaran plazan dagoen oroitarriaren aurrean ekitaldia egingo dute, eta Gernikako Arbolaren kimua den haritzean lore sorta jarriko dute, udala osatzen duten alderdi guztiek batera. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute omenaldi ekitaldia.
Zumarragan ere ekitaldia egingo dute. 11:45ean biktimen familiei harrera egingo diete udaletxeko arkupeetan alkateak eta zinegotziek. 12:00etan lore-eskaintza egingo dute biktimen oroimenaren monolitoan. Jarraian, elkarretaratze isila egingo dute.
Zegaman, elkarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean, 12:00etan.